Sukalbaske-n aholkularitza gastronomiko integrala eskaintzen dugu, bai sukaldearen kudeaketan bai antolakuntzan.
Gure sukaldeko tradizioetatik abiatuta esperientziak hobetzen saiatzen gara.
Sukalbaske Euskal Herriko eta Mediterraneoko sukalde tradizionalarekiko grinak sortua da. Gure helburua zure esperientzia gastronomikoa hobetzen laguntzea da.
Gastronomia-aholkulari integralak garen aldetik, zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu: establezimendu berriak irekitzea, langileak prestatzea, sukalde jarduerak optimizatzea… Ostalaritza sektorean edozer behar duzula ere, zu laguntzeko gaude hemen.
Gure ustez, establezimendu bakoitzak nortasun propioa eta erronka bereziak dauzka. Horregatik, gure hurbilketa beti da pertsonalizatua eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da.
Sukalbaske-rekin gastronomiarekiko duzun grina esperientzia gogoangarri bihurtzen da zure mahaikideentzat.
GURE ZERBITZUAK
ESTABLEZIMENDU BERRIEN IREKIERA
Zure eremu gastronomiko ideala diseinatuko dugu, hasita sukaldeko ekipamendutik eta produktu zein hornitzaileen aukeraketaraino, APPCCren baldintza guztiak betetzen ditugula ziurtatuz. Hasierako ideiatik abiatu eta martxan jarri ondoren ere jarraipenean lagunduko zaitugu.
Sukalbaske-n uste dugu gastronomia-establezimendu berri bat irekitzea prozesu zirraragarria bezain desafiatzailea dela. Horregatik, gure laguntza eskaintzen dizugu zure bidean eman beharreko urrats bakoitzean. Hasierako planifikaziotik, jantetxe-arloko kudeaketatik sukalde-antolakuntzara arte, xehetasun bakoitza zure helburuekin lerrokatuta dagoela ziurtatzen dugu.
Zure kokapena eta baliabideak ebaluatuko ditugu, modu horretara zure eta zure gertuko merkatuaren beharretara egokituko den eskaintza gastronomikoa garatzeko. Hori guztia, elikagaien segurtasuneko baldintza guztiak (APPCC) bermatuz, zure lan-taldearentzako lan-inguru segurua eta eraginkorra eskainiz eta bezeroentzako aparteko esperientzia gastronomikoa sortuz.
AHOLKULARITZA KUDEAKETA GASTRONOMIKOAN
Zure eskaintza gastronomikoa aztertu eta optimizatzen dugu, kostuak kontrolatzen ditugu eta gure sukaldaritzako tradizioetan oinarritutako errezeta-liburu propioa eskaintzen dizugu.
Kudeaketa gastronomikoko gure aholkularitza zure sukaldaritza jarduerak optimizatzeko eta zure errentagarritasuna maximizatzeko diseinatuta dago. Hasteko, zure eskaintza gastronomikoaren azterketa zehatza egingo dugu, plater kopurua, kostuak eta salmenta-prezioak ebaluatuz. Hortik aurrera, eskaintzen diren plater guztien laginketak egiten ditugu, zure establezimenduak lehengaietan dituen kostuak ulertu eta kontrolatzen laguntzeko. Neurri zuzentzaileak ezartzen ditugu eta eskaintza gastronomiko osoaren fitxa teknikoak ematen dizkizugu.
Horrez gain, sukaldaritzako errezeta-liburu propioa eskaintzen dugu, gure kulturan eta tradizioetan sustraitua. Zerbitzu honek jarraipena izan dezake, zure behar aldakorren arabera egokituz eta eguneratuz.
SUKALDE ANTOLAKETA
Zure lan-prozedurak optimizatzen ditugu, zure plateren kalitatea hobetzen dugu eta zure langileak trebatzen ditugu produktibitatea handitzeko.
Sukalbaske-n uste dugu ondo antolatutako sukalde bat funtsezkoa dela kalitatezko zerbitzua bermatu eta produktibitate handiagoa lortzeko. Zure sukaldean sartu, zure oraingo lan-prozedurak aztertu eta zure errendimenduak hobetzeko aldaketak proposatzen ditugu. Prestaketa-prozedurak sinplifikatuz edo sukaldeko teknika berriak sartuz, gure adituek lagunduko zaituzte zure plateren kalitatea hobetzen eta zure langileen eraginkortasuna hobetzen. Zure sukaldeko langileentzako berariazko prestakuntza eskaintzen dugu, zure eskaintza gastronomikoaren arabera haien ezagutza eta trebetasunak optimizatuz.
ZUZENKETA PLANAK
Zure establezimenduaren azterketa zehatza egiten dugu, neurri zuzentzaileak ezartzen ditugu eta jarraipena egiten dugu etengabeko hobekuntza ziurtatzeko.
Zuzenketa-planak zure negozioak izan ditzakeen erronkak identifikatu eta beraiei ekiteko diseinatuta daude. Zure negozioaren azterketa sakona egin, txosten zehatza prestatu eta zure beharretara egokitutako neurri zuzentzaileak proposatzen ditugu. Baina gure konpromisoa ez da hor amaitzen. Ezarritako zuzenketen jarraipena eta kontrola egiten dugu, zurekin lan egingo dugu emaitzak ebaluatu eta espero diren hobekuntzak lortzen direla ziurtatzeko.
EKIN LANARI
“Ekin lanari” zerbitzua sukaldaritzako oinarrizko kontzeptu eta teknikak ulertu eta menperatu nahi dituzten sukaldaritzazaleentzat diseinatuta dago. Chef profesional bat bazara edo zure trebetasunak freskatu nahian edo ikasteko irrikaz dagoen sukaldaritzaren zale sutsu bat bazina ere, tailer hauek zuretzako dira. Ikaskuntza teoriko eta praktikoa uztartuz, oinarrizko osagaiak prestatzen hasi eta egoste eta platereratzen-teknikak menperatzen erakutsiko dizugu.
Gainera, tailer bakoitzak gure sukaldaritza-tradizioak barne hartzen ditu, eta euskal eta mediterraneoko sukaldaritzaren sustraiak ulertu eta preziatzeko aukera ematen die parte-hartzaileei, tradizio horien barruan berrikuntza-modu berriak bizi dituzten bitartean.
KNOW-HOW
Sukaldaritzaren oinarriak biltzen dituzten tailerrak eta prestakuntza-saioak eskaintzen ditugu, betiere gure tradizioak aintzat hartuz eta, aldi berean, berrikuntza sustatuz.
Sukalbaske-n, ezagutza kulinarioaren garrantzia eta zure sukaldeko lau hormak gainditzeko gaitasuna baloratzen ditugu. Gustuko dugu gure esperientzia eta jakinduria partekatzea, zure negozio gastronomikoa gorago eramateko. Zerbitzu honen bidez, ezagutza kudeaketa sistema eraginkor bat ezartzen eta mantentzen lagunduko dizugu, zure sukaldaritza-eta zerbitzu-prozesuak etengabe zaindu, berritu eta hobetzeko asmoz. Zure negozioa handitu, langile berriak trebatu edo zure eskaintzan kalitate-eta koherentzia-maila altua mantendu behar baduzu, hemen gaude laguntzeko.
GURE LANTALDEA
Iñaki buru dela, Sukalbaske aliatu garrantzitsua da eskaintza gastronomikoa sortu edo hobetu nahi duten guztientzat, eta lotura estua mantentzen du Euskal Herriko eta Mediterraneoko sukaldaritzaren sustrai eta tradizioekin.
Bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du ostalaritzaren sektorean. Iñakik sukaldaritzaren tradizioarekiko eta berrikuntza gastronomikoarekiko grina darama zainetan. Prestakuntza akademiko eta praktiko zabala du; besteak beste, Madrilgo Unibertsitateko Turismoko Diplomatura, Leioako Unibertsitateko Ostalaritza eta Turismo Ikasketak eta arriskuak kontrolatzeko eta prebenitzeko sistemen (AKPKA) prestakuntza. Horri esker, sektorea sakonki ezagutu du.
Lasarteko Martín Berasategui sukaldari ospetsuarekin eginduen lanak bere sukaldaritzako sormena piztu du, eta aholkularitza gastronomikoa gorago eramateko aukera eman dio. Iñakik pragmatismoa, ikuspegi estrategikoa eta bikaintasunarekiko grina konbinatzen ditu proiektu bakoitzean.
Iñaki Cabrejas
Arrakasta-kasuak
Etxegana jatetxea Onekoren eskutik
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Harremanetarako e-maila:
Harremanetarako telefonoa:
Sukalbaske 2023 | Eskubide guztiak erreserbatuak.